Saltatu eta joan eduki nagusira

Koln-eko zubi ospetsuena: Hohenzollern

Koloniako zubi ospetsuena zeharkatzea da alemaniako hirian derrigorrez egin behar den gauza horietako bat. Rin ibaia pasatzean zubia Kolner Dom edo Kolonia Katedralaren gehigarri perfektua bihurtzen da. Hohenzollernbruckek hiriaren panoramika ezin politagoa eskaintzen du.



Hohenzollern Zubia trenbide zubi bat da, metalezkoa, eta XX. mendearen hasieran eraikitako, 1907 eta 1911 urte bitartean. Lehen trenbidea eta errepidea zen, baina 1940ko hamarkadan berreraiki ondoren trenbide eta oinezkoentzako jarri zuten. Belaunaldi berriek zubiaren estruktura aldatu dute eta hamaika maitasun istorio gordetzen duten giltzarria jarri dituzte.



 Hohenzollern zubia | 20161206

Köln edo Kolonia Alemaniako laugarren hiri handiena da eta Dusseldorfekin etengabeko eztabaidak ditu, izan ere, bi hiriek nahi dute alemaniako hiri garrantzitsuenetarikoa izan. Gainera, inauteri ospetsuak ospatzen dituzte biek ere. Argi dagoena da Kolnen altxor arkitektoniko gotikoa duela: Koloniako Katedrala. Katedralak bakarrik Koloniara bisita merezi du.

Kölner Dom 

Koloniako Katedrala atzetik eta eskuinaldean tren geltokia | 20161206

Katedralaren bistarik politenak Hohenzollern zubiaren beste aldean da, hau lehenengo planoan dagoela.




Hohenzollern zubia eta Coloniako skylinea, Katedrala ateratzen dela | 20161206

XX. mendearen hasieran eraiki zuten Dombrücke edo Katedralaren zubia, aurretik zegoen zubia, eraitsi zutenean. Garai berria zen eta hiriak modernitateari ongietorria eman behar zion trena moduan. Zubi berriak trenaren pisua jasan behar zuen. Tren geltokia Katedralaren ondoan eraiki zuten XIX. mendearen bukaera eta burnizkoa da.

Tren bat zubitik pasatzen

Koloniako tren geltokia | 20161206

II Munduko Gerran Hohenzollern zubia erortzear gelditu zen eta 1948. urtean berreraiki zuten. Garai horretan kotxeen erabilera debekatu zuten, ordura arte posiblea zena. Zubia orduan trenbiderako eta oinezkoentzako bihurtu zen. Zubiak alde historikoa eta industriala banatzen ditu.

Hohenzollern zubia Katedraleruntz 

Katedralaren aldetik | 20161206

Gainera, gaur egun eta Federico Moccia idazlearen Tengo ganas de ti liburuaren influentziaz milaka eta milaka maitaleek haien maitasuna giltzarri moduan utzi dute erakutsita zubi zahar honetan. Giltzarri hauek maitaleen inizialak idatzita daude, bihotz baten forma dute, handiagoak dira, txikiagoak... Ohitura duela hamar urte inguru hasi zen eta egun udalak 40 tona giltzarrien etorkizuna erabaki beharko du beste hainbat hirietan egin duten bezala.

Giltzarriak Hohenzollern zubian | 20161206

Ibaiaren bi ertzeetan zubiaren sarrera lau eskultura daude, bi alde bakoitzean. Koloniako alde historikoan Federico III. eta Gillermo II. Enperadoreen eskulturak daude, eta beste aldean Federico Gillermo IV. Erregearen eta Guillermo I. Enperadoreen eskulturak.


Hohenzollen zubiaren sarrera Katedralaren aldea | 20161206

Gainera, Katedralaren zubiaren sarreran "Mai 1940-1000 Roma und Sinti" urte horretan kanporatuak izan ziren mila roma eta sinti ijitoen etnien oroimenez.

20161206

Zubiaren azpian Rin edo Rhine ibaitik tamainu guztietako itsasontziak pasatzen dira.

Coloniako skylinea zonalde industrialetik 


Rin ibaia zubitik | 20161206

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.