Saltatu eta joan eduki nagusira

Ginateko begiratokia

Lanzaroteko iparaldean, Famarako haitzetan, Ginateko begiratokiak Chinijo artxipielagoari harrera La Graciosa irla buru dela ematen dio harrera. Cesar Manriquren Mirador del Rioren alternatiba on bat da. Iparraldeko lainoak uzten badu, eta alisioak gogor jotzen ez badu, hemendik Lanzarote irla eta Graciosaren arteko "ibaia" ikusi daiteke, baita irla basatia ere non 24 kilometro kuadrotan 700 bat pertsona bizi diren bakarrik. 


La Graciosa eta Famara haitzak Ginateko begiratokitik | 20170818

Mirador del Rio Lanzaroten bisitatu behar diren derrigorrezko leku horietako bat da. Baina zer egin irlako Arte, Kultura eta Turismoko Zentroak grebagatik itxitak baldin badaude? Zorteak ez zigun zorionezko irletan lagundu, ez zirela horren zorionekoak izan guretzat, eta alternatibak bilatu behar izan genituen. Hortaz, bistak ez ziren Cesar Manriqueren obratik ikusi daitezkeen bezalakoak, baina behintzat zerbait zen. 

Ezin ginen joan, behintzat, Graciosa urrutitik ikusi gabe. Izenak dioen moduan 24 kilometroko irlatxo bat da, asfaltatutako errepiderik gabe eta 700 pertsona inguru bizi dira. Esan bezala, irlatxoa ikusteko leku aproposena Mirador del Rio da, baina itxita zegoenez alternatiba bat bilatu genuen. Eta bilaketa egin ondoren Ginateko begiratokia aurkitu nuen: Famarako haitzetan dagoen terraza bat Ozeonara eta Chinijo artxipielagora begira dagoena. Chinijon, besteak beste, Graciosa irla dago. 



Caleta de Sebo Graciosako hiriburua Ginate begiratokitik | 20170818

Graciosa irla eta Chinijo artxipielagoa Lanzaroteko iparraldean daude. Ginateko begiratokiaren 500 metroko altuerak artxipielago osoa ikusi daiteke, behintzat, alisios haizeteak, hemen jotzen duten haizeteak, gogor jotzen ez badu eta zonaldea lainoz betetzen ez badu. Hori da, hain zuzen, gertatu zitzaiguna. Iparraldera joaten ginen heinean, lainotuago zegoen. Eguzkiak hodeien artean izkutatu zen. Hodei belztuak, gainera. Abuztua zen, Kanariar irletan, eta ez zitzaigun gaizki etorriko txaketa loditxo bat. Fresko baino zerbait gehiago egiten zuen. 



Ginateko begiratokiko bistak | 20170818

Eta zerua eta Ozeanoa oso lainotuta zeudenez Graciosa irla itzal marroi bat baino ez zen urrunean itsasoaren erdian. Baina, behintzat, horrela bazen ere, ikusi genuen. Gainera, zeru estalita eta freskoa Lanzaroten egon ginen egun guztietan izan genuen iparraldera bidaiatu genuenean, beraz, nahiz eta Mirador del Río irekita egon, bista berdinak izango genituzke. 


Ozeano Atlantikoa guztiz estalita Ginateko begiaratokitik 

Famara estalita Ginateko begiratokitik | 20170818

Ez nuen amore eman nahi CACTekin eta Mirador del Riora joatea erabaki genuen, ea, kasualitatez, irekita zegoen ikustera edo bertatik bidetxoren bat zegoen ikustera. Baina Mirador del Riora bidean ari ginela lainoa gero eta baxuagoa eta txuriagoa bihurtu zen. Lur gorria, paisai osoa estaltzen zuen lainoa, eta errepide bakartia Marten edo Ilargian geundela zirudien. Edo la Niebla filman; pelikula apokaliptiko edo zientzia fikzioko batean geundelaren sentsazio hura zen. Mirador del Rio itxita zegoen, noski. Hala ere, ez genukeen ezer ikusiko lainoak ez zuelako 100 metrotara ikusten uzten. Esperientzia ez digu inork kentzen. 


Mirador del Riora bidean | 20170818

✧✧✧✧✧✧✧✧✧✧✧✧✧✧✧✧✧✧✧

Nola iritsi Ginateko begiratokira. Lanzaroteko iparraldean dago Ginateko begiratokia. Iristeko LZ-10 errepidea hartu behar da, Hariara doana, eta herria pasatu Ginate herrira iritsi arte. Seinalizatuta dago, beraz, herrira iristea erraza da. Gero, Guinate Tropical Park doan bidea hartu behar da eta hau pasatu. Errepidearen amaieran dago begiratokia. Kotxea uzteko leku nahikoa dago, behintzat gu joan ginenean bakarrik geunden. Begiratokia ez dago seinalizatuta. 

Begiratokiko barruko zonaldea, aparkalekua | 20170818

Guinate Tropical Park zoologiko antzeko bat izan omeon zen baina gu pasatu ginenean zirudien aspaldi itxita zegoela. Seinalea ere desgastatuta zegoen. 

Ginate bidean Corona sumendi harrigarria dago. Izena bat dator sumendiarekin, izan ere, kraterra leku batetik irekita dago eta koro bat dirudi. 

Corona sumendia | 20170818

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Charco Verde

Charco Verde edo Charco de los Clicos-eko uretan bizi diren Ruppia Maritima motako algei eta azufreari esker laku hau berde kolorekoa da. Berdeak, gainera, hondartzaren are beltzarekin kontratatzen du, baita mendien gorriarekin ere. Ehun metrok banatzen ditu laku berdeak eta itsasoak. Gainera, Atlantiar Ozeanoa lakuarekin bat egiten du lurazpiko zirrikituen bidez. 

Charco Verde-aren izena ez da misteriao bat lakuaren kolore intentsoa ikusi ondoren. Aldiz, bere beste izena, el de los Clicos, garai batean zonalde honetan bizi zen itsaski jangai bati esker datorkio. Gaur egun clicosak desagertuta daude. Charco Verde Lanzaroten dago, Sumendien uhartean, El Golfo herrian, Yaiza udalerrian. Parque Natural de los Volcanes-en barruan dago. Timanfaya parke nazionala inguratzen du sumenden parke naturalak.