Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: July, 2018

Puerto del Carmengo Hondartzen Etorbidea

Kilometro bat eta berreun metroko hondartza. Eta Puerto del Carmeneko hondartzetako bat bano ez da. Puerto del Carmen Lanzaroteko turismo gune nagusiena da. Guztira, sei kilometroko hondartza osatzen dute Puerto del Carmeneko litorala. Aldi berean, itsas-herri hau Tias herriarena da. 

1960ko hamarkadan Hotel Fariones eta San Antonio eraikuntzarekin TiƱosako itsas-herri txikia Lanzaroteko turismo gehien hartzen duen herrian bihurtu zen. Ordura arte, Tias irlako herri pobrenetarikoa zen. 

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.