Saltatu eta joan eduki nagusira

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.


Haría | 20170817

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.



Haría | 20180718

Hamar herrik osatzen dute Haria herria, haien hartean, haranako hiriburua, Haria: Maguez, Ginate, Ye, Orzola, Punta Mujeres, Arrieta, Tabayesco, Mala eta Charco del palo. 4.726 biztanle ditu Hariak guztira. Oso zonalde lasaia da eta turismoa ez da honaino iritsi, nahiz eta irlako turismo atrakzio gehienak hemen egon: Cueva de los Verdes, Jameos del Agua eta Mirador del Rio. 

Palmerak herriaren identitatearen sinbolo bat da, gainera, goitizena ematen diote eta kanariar irletako irudi xarmangarria ematen diotenak ere dira. Ez dakite ziur Mil Palmeren Harana goitizena nondik datorren, baina kondairak dionez XVII eta XVIII. mendean ohitura zen haur bat jaiotzen zenean palmarondoak landatzea; zuhaitz bat neska bazen eta bi mutila bazen. Dena delako, inoiz ez dira zenbatu benetan zenbat palmera dauden.

Haría, el Valle de las Mil Palmeras | 20170818

Hariak kanarietako herri arkitektura mantentzea jakin izan du mendean zehar, hortaz, gaur egun Lanzaroten hobekien mantentzen den herria da. Herrian dagoen turismo gutxiagatik izan daiteke. Zonalde oso lasaia da Playa Blnaca edo Puerto el Carmen hegoaldeko herri turistikoekin alderatuta.

Haría | 20170819

Haria lasaiegia izan daiteke. Kanariar herria kanarietzako. Horrek ez du esan nahi bisitariak esku zabalik hartzen dituztenik, izan ere, oso jatorrak dira, baina ez daude bisitariak hartzeko ohituta. Lanzarote txikia da, hortaz, zonaldean daude atrakzio turistikoak bisitatzeko kotxearekin erraz iristen da, eta ez da beharrezkoa hemen lotara gelditzea. Horregatik ere, esan bezala, Haria turismo gutxi duen eta oso lasaia den herri xarmangarria da.

Haría. Plaza de la Constitución | 20170819

Larunbata herriak bisitari gehien hartzen duen eguna da. Egun honetan ospatzen baita Hariako Artisau azoka. Oso ezaguna da. 2001. urtean sortu zen zonaldeko artisautza eta nekazaritza ekologikoa ezagutarazteko.

Hariako Artisau Azoka | 20170819

Teguise bidean, Barranco de Chafarís mendian Chafaris Begiralekua dago. Hemendik haranaren eta irlaren bista ikaragarriak ikusi daitezke.

Chafaris Begiratokia Haria eta Teguise artean | 20170817

Haranaren errepide desertikoetatik bidaiatzea da lekua izagutzeko modurik politean. Bidean altxorrak aurkitu daitezke, Ye-ko eliza bezala, Corona sumendiaren oinetan dagoena. Sumendi honen zuloa izugarria da.

Ye-ko eliza Corona sumendiaren pean 

Corona sumendia | 20170818

Zonalde hau ezagutzeko hiru arrazoi nagusi izan ohi dira, izan ere, hemen aurkitzen dira Lanzaroteko hiru atrakzio turistiko ospetsuenetarikoak: Cueva de los Verdes, Jameos del Agua eta Mirador del Río. Egon ginenean, 2017ko abuztuan, zentro turistiko hauek itxita zeuden langileen greba zegoelako, eta alternatibak bilatu behar izan genituen, Ginateko Begiratokia, esaterako. 

Guinateko Begiratokia | 20170818

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Charco Verde

Charco Verde edo Charco de los Clicos-eko uretan bizi diren Ruppia Maritima motako algei eta azufreari esker laku hau berde kolorekoa da. Berdeak, gainera, hondartzaren are beltzarekin kontratatzen du, baita mendien gorriarekin ere. Ehun metrok banatzen ditu laku berdeak eta itsasoak. Gainera, Atlantiar Ozeanoa lakuarekin bat egiten du lurazpiko zirrikituen bidez. 

Charco Verde-aren izena ez da misteriao bat lakuaren kolore intentsoa ikusi ondoren. Aldiz, bere beste izena, el de los Clicos, garai batean zonalde honetan bizi zen itsaski jangai bati esker datorkio. Gaur egun clicosak desagertuta daude. Charco Verde Lanzaroten dago, Sumendien uhartean, El Golfo herrian, Yaiza udalerrian. Parque Natural de los Volcanes-en barruan dago. Timanfaya parke nazionala inguratzen du sumenden parke naturalak.