Saltatu eta joan eduki nagusira

Puerto del Carmengo Hondartzen Etorbidea

Kilometro bat eta berreun metroko hondartza. Eta Puerto del Carmeneko hondartzetako bat bano ez da. Puerto del Carmen Lanzaroteko turismo gune nagusiena da. Guztira, sei kilometroko hondartza osatzen dute Puerto del Carmeneko litorala. Aldi berean, itsas-herri hau Tias herriarena da. 


Hondartzen Etorbidearen itsas-pasealekua Puerto del Carmen | 20170824

1960ko hamarkadan Hotel Fariones eta San Antonio eraikuntzarekin Tiñosako itsas-herri txikia Lanzaroteko turismo gehien hartzen duen herrian bihurtu zen. Ordura arte, Tias irlako herri pobrenetarikoa zen. 


Puerto del Carmen Lanzarote irlaren hego-ekialdean dago. Sei kilometrotako hondartzak alisio haizeteez babestuta daude, hauek iparraldean gogor jotzen dutela. Puerto del Carmeneko beste bereizgarrietako bat da egunez eta gauez dagoen giroa da.

20170821

Playa Grande desde la Avenida de las Playas | 20170824

Avenida de las Playas herriaren arteria nagusia da. Argi eta musika beteriko itsas-pasealeku bat da. Etorbide honetan taberna, jatetxe, pub, diskoteka eta denda ugari daude. Itsasoari begira dagoen aire zabaleko merkatal gune bat da. Gainera, ohikoa da lokaletan egoten den zuzeneko musika entzutea, paseoa gehiago girotzen duena. Salou edo Cambrilsen antza aurkitu nion, itsas-pasealekuko jatetxe eta dendekin. Hala ere, Puerto del Carmeneko bisitari gehienak britaniarrak ziren, denak ez esateagatik.



20170821

Hondartzen Etorbideko dendak eta jatetxea itsasoari begira | 20180724

Itsas-pasealekutik ere palmondo zonaldeak daude, atseden hartzeko zonaldeak, haurrendako parkeak... Itsas-pasealku xarmangarria eta polita, gehienbat, palmondo eta kaktus lorategiei esker. Gainera, bidegorria ere badago.  Ez ginen La Varadera-ra iritsi, Puerto del Carmengo alde zaharra, eta itsas-kaia dagoen tokia.

Palmondoak Hondartzen Etorbidean | 20170824

Lanzaroten izan genuen esperientzia politenetarikoa, CACT-ak itxitak aurkitu ondoren eta lehenengo ostatua oso ona ez izatearen ondoren, Avenida de las Playas-etik eta hondartzatik gauez pasatzea izan zen.



Hondartzen Etorbidea | 20170821

Playa Grande

Puerto del Carmengo bereizgarrietako bat hondartzak dira. Zazpi kilometroko litorala dauka hainbat hondartzetan banatuta. Ezagunenak Playa Grande eta Matagorda ira, bana, gehien bat handiena izateagatik Playa Grande edo Playa Blanca da. 1,2 kilometroko are txuria sumendiko arearekin nahasia. Gainera, palmondo eta kaktusez inguratuta daude, avenidan daude berdinak hondartzari xarmangarritasuna emanez.

Behin joan ginen hondartzara, eta abuztua izateko eta Lanzaroteko handienetarikoa eta ezagunetarikoa izateko, ez zegoen oso beteta eta bainua lasai asko hartzeo aukera zegoen.



Día de playa en Playa Grande | 20170821

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Charco Verde

Charco Verde edo Charco de los Clicos-eko uretan bizi diren Ruppia Maritima motako algei eta azufreari esker laku hau berde kolorekoa da. Berdeak, gainera, hondartzaren are beltzarekin kontratatzen du, baita mendien gorriarekin ere. Ehun metrok banatzen ditu laku berdeak eta itsasoak. Gainera, Atlantiar Ozeanoa lakuarekin bat egiten du lurazpiko zirrikituen bidez. 

Charco Verde-aren izena ez da misteriao bat lakuaren kolore intentsoa ikusi ondoren. Aldiz, bere beste izena, el de los Clicos, garai batean zonalde honetan bizi zen itsaski jangai bati esker datorkio. Gaur egun clicosak desagertuta daude. Charco Verde Lanzaroten dago, Sumendien uhartean, El Golfo herrian, Yaiza udalerrian. Parque Natural de los Volcanes-en barruan dago. Timanfaya parke nazionala inguratzen du sumenden parke naturalak.