Saltatu eta joan eduki nagusira

Charco Verde

Charco Verde edo Charco de los Clicos-eko uretan bizi diren Ruppia Maritima motako algei eta azufreari esker laku hau berde kolorekoa da. Berdeak, gainera, hondartzaren are beltzarekin kontratatzen du, baita mendien gorriarekin ere. Ehun metrok banatzen ditu laku berdeak eta itsasoak. Gainera, Atlantiar Ozeanoa lakuarekin bat egiten du lurazpiko zirrikituen bidez. 


Charco Verde edo Charco de los Clicos | 20170821

Charco Verde-aren izena ez da misteriao bat lakuaren kolore intentsoa ikusi ondoren. Aldiz, bere beste izena, el de los Clicos, garai batean zonalde honetan bizi zen itsaski jangai bati esker datorkio. Gaur egun clicosak desagertuta daude. Charco Verde Lanzaroten dago, Sumendien uhartean, El Golfo herrian, Yaiza udalerrian. Parque Natural de los Volcanes-en barruan dago. Timanfaya parke nazionala inguratzen du sumenden parke naturalak. 

Charco Verde eta hondartza | 20170821

Hondartzaren beltza eta sumendiaren gorriaren gainetik nabarmentzen da lakua. Berde indartsu bat da algen eta azufrearen ondorioz sortutako. Lakua umendi baten gainean dago. Sumendiaren azken erupzioa XVIII. mendean izan zen eta denboraren eta higaduraren ondorioz, sumendia eraitsi da eta kraterra lakua bihurtu da, hau da, Charco Verde-a sumendiaren kraterrean dago itsasoaren ondoan. Leku benetan ikaragarria.

Charco Verde edo Charco de los Clicos | 20170821

Lakuaren mendebaldean edo eskuinaldian begiratokitik begiratuta are beltzezko hondartza dago. Lakuan baintzea edo ukitzea ere guztiz debekatuta dago, baina nik uste hondartza honetan bainatzeko aukera dagoela. Hala ere, begiratokitik ezin da jaitsi, beraz, atzeko aldetik bide bat dagoela suposatzen dut, joan ginenean itxita zegoena.

Charco Verde-aren hondartza

El Golfoko hondartza begiratokitik| 20170821

Charco Verde-a ikusteko iparraldean begiratoki bat dago. Begiratokia El Golfo herriaren ondoan dago, baina ez da beharrezkoa erdigunera iristea. Aparkaleku bat dago begiratokitik 50 bat metrora eta doan da. Begiratokira daraman bidetxoa ingurugiroarekin guztiz bateratuta dago eta bertatik ibiltzen ikusi daiteke haizeak urteen poderioz egin duen lanaz.

Charco Verde-aren begiratokia


Charco Verdera joateko bidea. Amaieran El Golfo herria eta aparkalekua 

Sumendaren haitzetan egindako formak | 20170821

Laku berdea begiratokitik ikusi ondoren, ingurugiroa beste ikuspuntu batetik ikustera joan ginen. El Golfoko hondartzaren inguruan dauden lurjauzietara joan ginen. Joatea posiblea da, behintzat ez du ezer jartze, nahiz eta ez da altuerari beldurra dioten pertsonendako eta, gehien bat, zapatillak eraman behar dira bidea areazkoa delako.



Charco Verdearen ingurua eta hondartzak | 20170821

Joan ginenean CACT-eko langileen greba zegoenez, hainbatetan esan dudan bezala, uhartean ikusi daitezkeen gauza turitikoak jendez beteta egonen zirela uste genuen, izan ere bete guztiak itxitak zeduen. Greba gabe ere jendez beteta egongo zen. Lanzaroten zaudenean bisita derrigorrezkoa da, eta goizez joatea gomendatzen dute. Baina suposatzen dut egun osoan zehar jendearen joan-etorriak direla. Gu 6:00ak aldera joan ginen eta nahiko jende zegoen, gehien bat argazkietan buruak ez ateratzeko zailataunak zeuden, baina ez zegoen ezta jende asko-asko.

Begiratokia | 20170821


Nola iritsi Charco Verde-ra. Ez genuen zorte on handirik izan Lanzarotera joan ginenean, eta Charco Verde ez zen salbuespena izango. Hala ere, azkenean dena ongi atera zen. Charco Verde El Golfoko herrian dago, itsas-herritxo polit bat. El Golfo, aldi berean, Yaizako udalerrian dago. Beraz, Yaizaruntz joan ginen LZ-2 errepidea hartuz eta herria zeharkatu genuen, baina, antza zenez, El Golfoko errepidea itxita zegoen obrak zirelako. Urte bat pasa da eta imajinatzen dut obrak dagoeneko amaitu direla, dena dela, ez dakit nola geratu den errepidea. Agian sarrerak aldatu dituzten.

Baina, esan bezala, uste genuen El Golfora joateko sarrera itxita zegoela eta sartzeko bete errepide bat hartu behar zela, baina mapa begiratuta ez zegoela bestelako sarrera. Beraz, errepiearen seinaleak jarraituz Timanfayara joatea erabaki genuen. Parke nazionalean egon ondoren ez genuen amore eman nahi eta rotondan bueltak ematen El Golfoko sarrera topatu genuen.

El Golfoko norabidea hartu genuela, bidegurutze batean, herrira joan beharrean Hervideros-eruntz joatea erabaki genuen handik Charco Verde-ra joateko aukera dagoela irakurri nuelako. Baina errepidea itxita zegoen. Ezin sinestu. Buelta eman genuen eta El Golforuntz joan ginen eta herrira iritsi aurretik ikusi genuen Charco-ko begiratokiaren aparkalekua.

El Golfo aparkalekutik | 20170821

Aparkalekuan taberna bat dago eta terrazak itsasoari begira dago. Prezioak ongi daude, kontuan hartuz non dagoen eta terrazak dituen bistak.




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.