Saltatu eta joan eduki nagusira

Urbasako begiratokia: Balcon de Pilatos

924 metroko erori bat Urbasa mendizerraren amaiera naturala da. Laban batekin moztutako harkaitz bat bailitzan. Mozketa perfektua. Balcon de Pilatos Ameskoa haran osoa ikusteko aukera ematen duen begiratoki bat da. Eta harkaitzen pean, zuhaitzen artean, edertasun handiko sekretu bat izkutatzen da: Urederraren iturburua.


Balcon de Piltaso. Behean, zuhaitzen artean, Urederraren iturburua dago | 20180722

Inork ez daki Balcon de Pilatos izena nondik datorren, izan ere, bertako jendeak ere ez du horrela izendatzen. Balcon del Ubagua bezala ezaguna zen. Leku hau, Urbasako mendizerra, urari lotuta dago. Ez bakarrik balkoiaren pean dagoen iturburuagatik, baizik eta mendiaren barruan akuiferoak daude. Izenak berak ere horrela dio: ur eta basoa. Urezko basoa.


Balcon de Pilatosek lur jauzia inguratzen paseo atsegin bat eskaintzen du. Kanpotik inguratu daiteke, amildegiaren ertzetik, baita barrutik ere. Paseo politena, dudarik gabe, ertzetik da. Naturaren lan hontatik paseatzeko ibilbidearen une batean hesi bat pasa behar da. Hesi hauek barrutik kanpora joateko sarbideak dute, eta bideak berak markatzen dizu noiz pasa behar duzun hesia.

Bidearen hasiera zabalgune batean da. Bidea nabarmentzen da

Ertzera asko gerturatzen bagara harkaitz izugarria ikusi daiteke.

Ameskoak




Sakanaren muga markatzen duten hesiak | 20170902



Bidearen une batzuetan barrutik egin behar da ibilbidea lur jauziak horretara behartzen zaituelako.
Balcon de Pilatos-en amaieran inguratu ondoren | 20180722

Bidea oso erraza da, ibilbide atsegin bat da batzuetan ertzera eramaten zaituena eta, beste batzuetan, barrura sartzen zaituena. Leku batzuetan ez da oso gomendagarria ertzetik joatea, baina, esan bezala, horretarako hesia dago. Ibilbideak 300 metroko denibela dauka. Arrisku "bakarra" erorketa handi baten ondoan paseatzen ari garela da, beraz, ardurarekin jokatu behar da, bereziki ertzera gerturatzen garenean. Ez du merezi argazki batengatik bizitza arriskuan jartzea, esaterako. Gainera, haurrekin joatean ardura ere handiagoa izan behar da.

Bistak izugarriak dira, baina arrisku handirik hartu gabe. Ni oso beldurti naiz...




Balcon de Pilatos inguratzean ikusten dira bista politenak | 20170902


Bistak | 20180722

Balkoiaren "barruko" ibilbidea, hau da, ertzeko barruko bidetik ez da balkoiaren ikaragarritasuna ikusten, hau da, ez da 900 metroko eroria ikustene eta ez da Urederra iturburuaren soinua entzuten. Hala ere, paseotxo polita bada ere. Aparkalekutik ateratzen da eta Balcon de Pilatos amaierara arte doa. Bide honek basoetatik eramaten ziatu, magikoak diruditen mendietaik, eta atseden hartzeko eta jateko aukera ematen duten larreak daude ere. Esan bezala, gainera, hainbat lekutan hobe da ertzetik ez arriskatzea eta bide honetatik joatea. Bide hau asfaltatuta dago txirrindulendako prestatutako bidea dela uste dudalako. Kartel batek 2 kilometroko distantzia markatzen zuen aparkalekura joateko; esandako, motza eta erraza. Hori bai, niri luzeagoa egin zitzaidan.



Urbasaren adibide txiki bat; balkoiaren "barrutik" doan bidea | 20180722

Balcon de Pilatos beste perspektiba batetik, "barrura" joatean. Zuhatzen artean, ikusten ez bada ere, iturburua dago

Bakedanora joateko bidea.

Bakedanora joateko bidetik | 20180722


Nola iritsi. NA-718 errepidetik joan behar da Olazti eta Lizarra batzen dituen errepidea Urbasa parke naturalaren barruan. Sakanako aldetik, Urbasako portua igo ondoren, Bioitzia kanpina atzea utzi behar da. Hau pasata zabalgune handi bat dago. Bertan zaldiak, behiak eta ardiak askatasunean egon ohi dira. Larre handi bat hau pasata balkoiaren aparkalekua dago. 150 metrora balkoia dago.

Zuhaitz honek "ongietorria" ematen die bisitariei.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.