Saltatu eta joan eduki nagusira

Nor naiz ni


1980ko hamarkada bukaerako udaberri batean jaio nintzen. Betidanik idaztea gustatu zait, eguneroko tradizionaletan nire bizitza kontatu, agendetan nire egunerokotasuna berri eman argazki, marrazki, esaldien bidez, eta bidaietako oroitzapen guztiak bidai koadernoetan gordetzen nituen. Bokazioak Kazetaritza lizentziatura ikastera eraman nindun. Ondoren, formazioa jarraitu nuen Gizarte Komunikazioa masterra egiten.

Nire amaren idazteko makina zaharra amonaren etxean gordetzen zuten nik aurkitu nuen arte duela hogei bat urte. Ordutik nirekin dago. Olivettiarekin azkar eta indartsu tekleatzen ikasi nuen eta, horrek, gaur egun teklatuan oso erraz idazten dut eta idazteko pasioarekin lotuta ezin diot istorioak kontatzeari utzi. Eta, bai, batzuetan pasatzen naiz.

Txikitatik komunikazioari lotutako beste pasio bat izan dut: argazkilaritza. Nire zaletasun frustratua izan dut, betidani kamara 'on' bat izan nahi dudalako eta kamara bat izatearekin konformatu behar nintzen. Kamara ona oraindik ez da iritsi, baina, ditudanekin konformatzen naiz. Haiekin ezagutzen dudan mundua jaso dezaket, ikusten dudan mundua, gogoratu nahi dudan mundua. Blog honetan idaztea gustatzen zaidan mundu hori, hain zuzen.

Nire ametsa Ameriketako Estatu Batuetako Mendebaldeko Kostaldeko ibilbidea egitea da, eta, kostata izango den arren, lortuko dut. Baina, horretarako, kamara ona behar dut. Izan ere, ez dut galdu nahi California, Utah, Arizona eta Nevadan ikusiko ditudan argi izpi bakar bat ere ez galdu. Bidai honi buruz horrenbeste irakurri dut, begiak itxita ere egin nezakeen. ¿Eta hainbeste ezagututa ez bazait gustatzen? Ez. Ezinezkoa.

Kazetaria bokazioagatik, dantzaria afizioagatik eta bidaiaria pasioagatik. Bidaiatzen duguna baina gehiago bidaiatzea gustatuko litzaidake. Bikotekidearekin bidaiatzen dut eta gure bidaiak motzak, merkeak baina oso intentsoak dira; bertan dagoen denbora guztia aprobetxatzen dugu biharamuna existituko ez balitz bezala. 

Eta biharamunaz ez existitzeaz hitz egiten, The Walking Dead telesaila eta bere munduaren fan osoa naiz. Rick irudiaren Atlantan sartzen artea da. Tronuaren Jokuak ere atseden eta lo orduak kendu dizkit. Sense8rekin zortzi hiritan egon naiteke sofatik mugitu gabe. 

Maleta Zaharra gure bidaiei buruz informatzeko nahiarekin sortu zen. Haien prestakuntza ezagutaraztea, nahiz eta gehienetan abenturara joan, eta maletan eramaten duguna erakusten, baina, bereziki, bidai bakoitzetik ekartzen duguna erakusteko jaio zen. Baina maleta batean gauza sako gehiago sartzen dira, dekorazioa eta, nire beste afizioetako bat, diseinu grafikoa. Eta askoz gauza gehiago...

Ah, bai! Erkuden deitzen naiz. Ongi etorri.

Ireki itzazue maleta eta edukiaz gozatu.


✉ maleta@outlook.es
 kottur_7

Blog honetako argitalpen ezagunak

Zugarramurdi, sorginen lezea

Amalurraren umetokian naturarekin harremana ospatzeko biltzen ziren. Lezearen barruan dantza egiten zuten lurrari eskaintzen zituen gauza guztiengatik eskertzeko, urtean zehar uzta ona izateko, eta eguraldiak lagundu zezan. Lurra, eskertuta, botikak eta ukenduak egiteko senda belarrak egiten zituzten; jateko ahal izateko uztak ematen zituen... Emakume hauek lurrak ematen zuen jakinduria zuten, emaginak ziren baita aholkari eta erizain lanak egiten zituzten ere. Ama Lurra hasiera eta bukaera zen garai horretan. Eta emakume hauek haien herrietarako hoberena nahi zuten. Baina dena aldatu zen, lezeetan biltzea infidel, sorginkeri eta gaiztokeriaren adibide bihurtu zen. Eta hori adaltu behar zen. 

Zugarramurdi ezaguna egiten duen istorioa historia tristea da. Jazarpen, beldur, susmo, atxiloketa, kartzel eta heriotza historio bat. Baina aldi berean historia polit bat gordetzen du, manipulatu eta ahaztu egin dena. Herri hauek lurraz bizi ziren eta horregatik jendearentzat garrantzitsua zen. …

Sanguli Salou, camping bat baino askoz gehiago

Salouk behin eta berriz itzultzera erakartzen zaitu. Tarragonako Costa Dauradako hiri turistikoa da Salou. Hondartza, eguzkia eta, oporra garaietan, jaia. Urtero milaka eta milaka turista joaten da Saloura. Saloura joan nintzen lehenengo aldian ume bat baino ez nintze, eta modu ezin hoberenean ezagutu nuen, Sanguli campingari esker. Ordutik urteko hilabete hoberena abuztua bihurtu zen, eta urtean zehar ere 'campingean' eta Saloun baino ez nuen pentsatzen.

Haria, Mila Palmondoen Harana

Hariak Kanarietako esentzia gordetzen du. Zonaldean palmerak dira nonahi eta postaleko irudiari pintzelada jartzen dio. Palmeraz, kaktusez eta tunerasez osatutako bertako landaretzazko zonalde abertsena da. Lanzarote irlaren iparraldean dagoen zonalde lasai ya, deskantsatzeko primerakoa.

Haria herria Lanzaroteko iparraldean dago, Malpaso haranean. Mil Palmeren Haranaren goitizena dauka, izan ere, palma zuhaitzek herriari esentzia berezi kanariarra ematen die. Gainera, eraikinak kanariar tradizionalak dira, txuriak, eta denboran bidaiatzera eramaten zaitu. Irlan denboran zehar hoberen mantendu den herrietako bat da. Hariako mikroklima, kanariar eta iparraldekoaren nahasmena, Lanzaroteko zonalde berdenetarikoa izatea dakar.